LURRAREN OSAERA ETA BARNEKO EGITURA

    • LURRAZALA:Lurrak ondo mugatutako hiru geruza ditu: nukleo metalikoa; mantu harritsua; eta lurrazala, harritsua eta dentsitate txikikoa.
Lurrazala geruza harritsu eta solidoa da. bi geruza mota daude:
  • Azal kontinentala.30kilometroko lodieratik 70 kilometrora artekoa.Granitoz osatuta dago.Eremu askotan, harri sedimentarioz eta kontsolidatu gabeko sedimentuz estalita dago azal kontinentalaren gainazala.

  • Azal ozeanikoa. hamar kilometroko lodiera du. Ozeanoen hondoak osatzen ditu,eta basaltoz eta gabroz eratuta dago. Bi horien dentsitatea granitoarena baino apur bat handiagoa da.


  • MANTUA:Geruza harritsua da, eta lurrazalaren azpian dago. Nukleoaren gainazaleraino iristen da. Peridotitaz bakarrik osatuta dago ia: Periodititaren mineral nagusia olibinoa da. Mantuak bi zati ditu:
  •  Goi-mantua. Lurrazalaren oinarritik 670 kilometroko sakonerara arteko zatia da.

  • Behe-mantua. 670 kilometrotik nukleoraren gainazaleraino, 2.900 kilometroko sakoneraraino, iristen da.
  • NUKLEOA: Metalez osatuta dago. Nukleoaren %85 burdinala, %5 nikela, eta %10 elementu ez-metalikoa(batez ere silizioa, oxigenoa eta karbonoa). Osaera hori dute siderito deritzen meteorito metalikoek. 
  •  Nukleoak bi zati ditu; 
  • Kanpo-nukleoa. 2900 kilometroko sakoneratik(mantuaren oinarritik)-5150 kilometrora arteko zatia da, eta likido-egoeran dago. Konbekzio-korronte indartsuek astintzen dute. Korronte horiek sortzen dute Lurraren eremu magnetikoa.
  • .Barne-nukleoa. 1220 bat kilometroko erradioa duen esfera da, eta solido-egoeran dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario