HISTORIOA

Lurra 4.567.000.000 urte duela sortu zen nebulosa batetik.Osatu eta denbora gutxira asteroide batek lurra jo zuen eta bere zati bat kendu zion, Ilargia sortuz. Meteoritoek ura zeramaten haien barruan horrela gura planetan hidrosfera eta atmosfera sortu zen.. Magma solidotzean kanpoko geruza sortu zen.
Nebulosak: (latinez Nebula, "hodei") hautsez eta metatutako gasez osaturiko espazioko hodeiak dira. Partikulek elkarren artean egiten duten grabitate indarrari esker loturik mantentzen dira gas eta hauts partikulak.





Bakterioek fotosintesia garatu zutenean oxigenoa heldu zen atmosferara lehen aldiz, beraren konposaketa guztiz aldatuz. Hainbat zelula prokariotoren elkarketan lehen zelula eukariotoa sortu zela uste da. Hauek animaliak, landareak eta onddoak sortu zituzten geroago.


Milioika urteren buruan Lurreko plaken eraginez superkontinenteak sortu eta desegin dira, Rodinia eta Pangea bezala. Hainbat alditan glaziazioak egon dira, adibidez Neoproterozoikoan ia-ia lur osoa izotzez estali zen.






Kanbriarrean Kanbriarreko leherketa gertatu zen eta fosilizatzen ziren lehenengo animalia eta landareak sortzen hasi ziren modu azkar batean.

Orain dela 65 milioi urte Kretazeo eta Tertziarioa bereizteko balio duen meteorito batek dinosauroak eta beste hainbat animalia hil zituen, ugaztunei bidea utziz.

Orain dela 20.000 urte gizakiak nekazaritza aurkitu zen eta berarekin batera lehenengo zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urtetik hona, Lurraren itxura guztiz eraldatuz.












































No hay comentarios:

Publicar un comentario